HERRI MUSIKAREN 15. JARDUNALDIAK: HIRU MUSEO, HIRU MUSIKARI, HIRU HISTORI, HIRU PROIEKTU, HIRU BIZITZA

2016 Iraila 02 - 2016 Iraila 04 /


Azken orduko aldaketak markatuta ageri dira.


Segidan irailaren 2, 3 eta 4 artean Oiartzunen izango diren jardunaldien egitaraua ageri da.

Abuztuaren 31 eta irailaren 4 artean Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian jardunaldi hauetako protagonistak diren museoek argitaratutako materialarekin erakusketa jarria egongo da goizean 10'etatik 14'etara eta arratsaldean 17'etatik 20'etara.

2016-09-02. Ostirala

DANBOLINTERO EUROPARRA BERTAKOA ETA UNIBERTSALA

17:00: DANBOLINTEROEN TAILERRAK

Europako hiru eskualdetako danbolinteroen lan egiteko erara hurbilketa. Tailerrean parte hartzea doakoa bada ere, aurretik izena eman behar da.

Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian

PORTUGAL: Angelo Arribas
GAZTELA ETA LEON: Manuel Pérez
EUSKAL HERRIA: Aitor Arozena

20:00: KONTZERTUA. EUROPAR DANBOLINTEROEN HIRU EREDU

Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian

TERRA DE MIRANDA. SONS DA TERRA. Angelo Arribas
GAZTELA ETA LEON. Manuel Pérez
EUSKAL HERRIA. Aitor Arozena

2016-09-03. Larunbata

URUEÑA, SENDIM, OIARTZUN: HIRU PROIEKTU, HIRU HISTORIA

10:00: HITZALDIAK

Hitzaldiak: Hiru proiektuen helburu eta lorpenen aurkezpenak

Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian

CENTRO ETNOGRAFICO JOAQUIN DIAZ. Joaquín Díaz
SOINUENEA HERRI MUSIKAREN TXOKOA. Juan Mari Beltran
CENTRO DE MÚSICA TRADICIONAL SONS DA TERRA. Mário Correia

16:00: MAHAI INGURUA

Mahai ingurua hiru hizlariekin

Oiartzungo Manuel Lekuona Udal Bibliotekan

19:00: KALEBUELTAK ETA MUSIKA OIARTZUNGO ELIZALDEN


22:00: HM UDAKO KONTZERTUA. PORTUGALGO, GAZTELA ETA LEONGO ETA EUSKAL HERRIKO HERRI MUSIKAREN TOPAKETA

Oiartzungo Done Eztebe Plazan (Euria eginez gero ekitaldia Elorsoro Kiroldegian egingo da)

2016-09-04. Igandea

11:00tik aurrera: HERRI-MUSIKA KALEBUELTAK OIARTZUNGO ELIZALDEN

Tamborilero - Gaitero portugaldarra

Tamborilero - Gaitero gaztelaleondarra

Txistulariak, albokariak, xirolarru joleak, dultzaineroak, trikitilariak, biolin joleak....