HERRI MUSIKAREN 17. JARDUNALDIAK: EMAKUMEAK HERRI MUSIKAN ETA HERRI KULTURAN

2018 Martxoa 24 - 2018 Martxoa 25 / Oiartzun / Egitaraua

2018ko Herri Musika Jardunaldietan Emakumeak herri musikan, eta orokorrean herri kulturan, izan duen parte hartzea aztertuko da. Jardunaldiak Gari Garaialdek prestatutako EMAKUMEAK MASKAPEAN argazki erakusketaren aurkezpenarekin hasiko dira martxoaren 16an.

Argazki erakusketaren aurkezpenera, mintegi, mahai inguru edota bazkariren batetara etorri nahi duenari eskertuko genioke aurretik izena ematea antolakuntza errazteko. Sarrera doakoa da 10 euro balio dituen bazkariaren kasuan izan ezik. Izena emateko idatzi komunikazio@soinuenea.eus helbidera edo deitu 943493578 telefonora.

Hona segidan egitarau osoa.

EGITARAUA

MARTXOAK 16, OSTIRALA

19:00 ARGAZKI ERAKUSKETAREN AURKEZPENA Gari Garaialderekin Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.

Herri Musikaren 17. Jardunaldien hasiera

 

MARTXOAK 24, LARUNBATA

9:30-13:30 MINTEGIA Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.

Aurkezpena: Iosune Cousillas (Oiartzungo Udaletxeko Kultura zinegotzia) eta Emilio Xabier Dueñas (Soinuenea-Lan Taldeako kidea).

Aingeru Bergices: “La panderetera: una grieta en el Patriarcado / Una visión de Género desde la Iconografía, la Organología y la Sociabilidad popular (1850-1936)”.

Aingeru Bergices

Gurutze Lasa: "Emakumearen irudikatzea XX eta XXI. mendeetako Trikitixan".

Gurutze Lasa

Oier Araolaza: "Emakumea euskal dantzan: Aurreskua dantzatzen ez zuten poxpolinak”.

Oier Araolaza

Karine Etxeberri: "Sorkuntza eta generoa, herri kantagintzan".

Karine Etxeberri

14:00 BAZKARIA Ibargain Kultur, Jolas eta Kirol elkartean. (Bazkaria 10 euro)

15:30-19:30 MINTEGIA eta MAHAI INGURUA Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.

Carme Campo eta Chus Caramés: "Andar cos tempos / Una invitación desde Galiza a revisar el baile tradicional con perspectiva de género".

Carme Campo eta Chus Caramés

Mahai ingurua: Itziar Navarrok moderatuta.

Mahai ingurua

 

MARTXOAK 25, IGANDEA

11:00 ARGAZKI ERAKUSKETA GIDATUA Gari Garaialderekin Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.

12:00 DANTZA PLAZAN Alkarkide Txarangarekin Oiartzungo Done Eztebe plazan.

Alkarkide txarangarekin

14:30 BAZKARIA Ibargain Kultur, Jolas eta Kirol Elkartean. (Bazkaria 10 euro)

Herri Musikaren 17. Jardunaldiak. Aurkezpena eta egitaraua