HERRI MUSIKAREN 18. JARDUNALDIAK: ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONPARTSAK

2019 Martxoa 09 - 2019 Martxoa 16 / Oiartzun / Egitaraua

2019ko Herri Musika Jardunaldietan landuko den gaia festekin lotutakoa izango da: Erraldoi eta buruhandien konpartsak. Festetan ikustera ohituta gaude, baina noiztik eta zergatik daude? Nolakoak ziren eta dira? Horrelako galderen inguruan zenbait ikerlarik topatu dituzten erantzunak azalduko dituzte mintegian zehar eta bukaeran mahai ingurua izango da.

Martxoaren 16ko mintegira edota bazkarira etorri nahi duenari eskertuko genioke aurretik izena ematea, antolakuntza errazteko. Sarrera doakoa da 10 euro balio dituen bazkariaren kasuan izan ezik. Izena emateko idatzi komunikazio@soinuenea.eus helbidera edo deitu 943493578 telefonora.

Hona segidan egitarau osoa.

EGITARAUA

MARTXOAK 9, LARUNBATA

ERRALDOIEN KONPARTSEN TOPAKETA Oiartzungo Done Eztebe Enparantzan.

Oiartzungo Konpartsa, Añorgako Konpartsa eta Ostargi Konpartsa

12:00. Erraldoiak dantzatzeko tailerra.

13:00. Erraldoi konpartsen elkartaratzea.

14:00. Bazkaria Ibargain Elkartean.

16:30. Erraldoi berrien aurkezpena.

16:45. Konpartsen kalebuelta.

 

MARTXOAK 16, LARUNBATA

9:30-13:30 MINTEGIA Oiartzungo Ergoien auzoko Auzokalte Elkartean.

Aurkezpena: Josune Cousillas (Oiartzungo Udaletxeko Kultura zinegotzia), Emilio Xabier Dueñas (Soinuenea-Lan Taldeako kidea) eta Itziar Navarro (Soinuenea Fundazioa).

María Elisa Sánchez: “Gigantes y cabezudos. Orígenes y pervivencias”. (Aragón)

Roldan Jimeno Aranguren: "Iruñeko Konpartsa: aurrekariak, sorrera eta bilakaera historikoa". (Nafarroa)

Emilio Xabier Dueñas, Joseba Altube eta Maite Irizar: "Experiencias en el siglo XXI. Danzas y gigantes en un Catálogo de Patrimonio Cultural". (Bizkaia)

14:00 BAZKARIA Auzokalte Elkartean. (Bazkaria 10 euro)

15:30-19:30 MINTEGIA eta MAHAI INGURUA Auzokalte Elkartean.

Bienve Moya Domènech: "Raíces culturales de las figuras festivas, los gigantes". (Katalunia)

Mahai ingurua. Moderatzailea: Emilio Xabier Dueñas.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.