HERRI MUSIKAREN 4. ETA 5. JARDUNALDIAK

Herri Musikaren Bildumako liburu honek 4. eta 5. Jardunaldietan hitz egin eta gertatutakoak biltzen ditu testu eta argazki moduan.
Laugarren Jardunaldietan Herri Musikaren Txokoak eta Euskal Herriko Txistularien Elkarteak danbolinteroen ibilbidea izan zuten aztergai. Horretarako Euskal Herritik eta Zamora aldetik etorritako aditu eta musikariak bildu ziren Oiartzunen.
Urtebete beranduago Jardunaldietako gaia panderoa izan zen. Orduko hartan Herri Musikaren Txokoak Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Galiziako Conservatorio de Música Tradicional e Folque de Lalín izan zituen antolakuntzan bidelagun. Elkarrekin Euskal Herriko, Galiziako eta Leongo panderojoleak hurbildu zituzten Oiartzuna eta egindako ikerketak eta bizitutako esperientziak elkarbanatzeaz gain beraien herrialdeetako panderoaren erabilpena plazaratu zuten bertaratutako entzuleen aurrera.