HERRI MUSIKAREN IV. JARDUNALDIAK: Danboliteroen iragana, oraina eta geroa

2005 Azaroa 26 - 2005 Azaroa 27 / Aurtengo Herri Musikaren Jardunaldien asmoa, ikuspegi ezberdinetatik danbolinteroen iragana, oraina eta etorkizunari begiratutxo bat egitea da, horretarako Jardunaldi hauek eztabaidarako eta esperientziak ezagutzeko nahiz elkar-trukatzeko eskaintzen duten plaza baliatuz.

IV. Jardunaldiok azaroaren 26 eta 27an ospatuko dira. Larunbatean goizez alderdi teorikoari lehentasuna emango zaio (hizlarien txostenak) eta arratsaldean berriz mahai-inguruan burutuko den eztabaidari, txistu-danbolinak jotzeko estilo ezberdinak bilduko dituen ikuskizunak emango dio jarraipena. Igandean berriz, ohi dugunez, goizean tailer praktikoak burutuko dira, eta arratsaldean erromeria izango da, festa giroan Jardunaldiak osatzeko.

EGITARAUA

LARUNBATA, 26

10:00 - 14:00 Auzokalte aretoan MINTEGIA

- Alberto Jambrina: "Los tamborileros en su contexto particular; análisis de algunos ejemplos en el oeste peninsular"

- Mikel Aranburu: Bailes, función pública e identidad. Apuntes para una síntesis bibliográfica de los escritos sobre la historia del txistu vasco"

14:00 Bazkaria Altzibarko Bileran

15:30 Auzokalte aretoan MAHAI INGURUA

- Alberto Jambrina

- Garikoitz Mendizabal

- Iñaki Eguren

- Ismael Yagüe

- Mikel Aranburu

- Raúl Madinabeitia

18:00 HERRI MUSIKAREN TXOKOAri bisita

19:00 Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian DANBOLINTEROEN JAIALDIA

Baztango Xulubitariak: Patxi Larralde eta Jose Migel Iriarte

Alberto Jambrine (Zamora)

Bilbaoko Udal Txistulari Banda

21:00 Lartaun Elkartean parte hartzaileen afaria

IGANDEA, 27

10:00 Auzokalte aretoan TAILERRAK

- Alberto Jambrina: Toques de tamboril

- Sabin Bikandi: Erritmoa gelan

Oharra: Tailerretan parte hartu nahi dutenek danbolina eta txistua (FAn) ekarri behar dituzte

14:30 Oiartzungo Girizia Elkartean Bazkaria

17:00 Doneztebe Plazan ERROMERIA DONOSTIAKO UDALEKO TXISTULARI BANDAren eskutik.

Dantza animatzaileak: Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz

Erromerian laguntzaileak: Oiartzungo Bertso Eskola / Oiartzungo Trikitilari Eskola

Antolatzaileak: HERRI MUSIKAREN TXOKOA / EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEA

Babeslea: OIARTZUNGO UDALA

Laguntzaileak: AUZOKALTE ERGOIENGO AUZO ELKARTEA / LARTAUN ELKARTEA / GIRIZIA ELKARTEA / ALTZIBARKO BILERA / OIARTZUNGO BERTSO ESKOLA / OIARTZUNGO TRIKITIXA ESKOLA

HM 4. Jardunaldietako kartela

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.