HERRI MUSIKAREN V. JARDUNALDIAK: Panderoaren inguruan

2006 Azaroa 25 - 2006 Azaroa 26 / Bosgarren Herri Musika Jardunaldiak bi elkarte lagunekin batera antolatuko ditugu: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Pontevedrako Conservatorio de Música Tradicional y Folque de Lalín. Aurrekoetan bezala gai baten inguruan arituko gara bosgarren edizio honetan. Oraingoan herri musikan presentzia oso handia duen panderoa edo pandereta.

Galiziar eta euskaldunon artean antolatutako jardunaldi hauetan bi herriotako ordezkariak izango ditugu eta hauetaz gain beste herrialde baten parte hartzea interesgarria ikusten zen. Horretarako panderetan aditua den Leongo Gabriel González Villalba gonbidatu dugu. Beraz, soinu-tresna honi buruz Galiziako, Euskal Herriko eta Gaztela Leongo adituek egindako lan eta ikerketen aurkezpenak, gogoeta egiteko mahainguruak, entzunaldiak eta tailerrak antolatu ditugu, egitarau zabal bat osatuz. EGITARAUA Larunbata, 25: 10etatik 14etara, Auzokalte aretoan: MINTEGIA - José Luis do Pico: ?C.M.T.F. de Lalín?-go Teoría y Método-ko irakaslea - Gabriel González Villalba: "`Pandero y pandereta. Canto y baile de la tradición en León y provincias limítrofes" - Xabier Leturia eta Imanol Urkizu: "Panderoa Euskal Herrian" 14.00etan Bazkaria Oiartzungo Ibargain Arrantza eta Ehiza Elkartean 15.30etan MAHAI INGURUA - José Luis do Pico - Gabriel González Villalba - Imanol Urkizu Moderatzailea: Ixiar Oreja 18.00etan HERRI MUSIKAREN TXOKOAri bisita 19.00etan Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian. JAIALDIA GALIZIA: Conservatorio de Música Tradicional e Folque de Lalín. Dúo de pandereteiras LEON: Gabriel González Villalba EUSKAL HERRIA: Leturia, Imanol eta Mutriku - Roberto Etxebarria eta Kepa Arrizabalaga 21.00etan Ibargain Arrantza eta Ehiza Elkartean afaria Igandea, 26: 10.00etan Auzokalte aretoan: PANDERETA-PANDEROKO TAILERRAK - Davide Salvado: Pandereita galega. Formas tradicionales y de reelaboración. - Gabriel González Villalba: Toques de pandero y pandereta. Canto y baile de la tradición en León y provincias limítrofes. Ritmos varios 6/8, 4/4, etc. a lo ligero o a lo llano, etc. - Urko Arozena: Panderoaren irakaskuntza musika kontserbatorioetan Oharra: tailerretan parte hartu nahi dutenek panderoa ekarri behar dute 14.30etan Oiartzungo Girizia Elkartean Bazkaria 17.00etan Doneztebe Plazan ERROMERIA - Oiartzungo Bertsolari eta Trikitilariak - Imanol eta Mutriku - Galiziako ?pandereteiras? - Leongo Gabriel González Villalba - Zumarragako Trikitixa Antolatzaileak: Herri Musikaren Txokoa Euskal Herriko Trikitixa Elkartea Conservatorio de Música Tradicional e Folque de Lalín Babeslea: OIARTZUNGO UDALA Laguntzaileak: Auzokalte Ergoiengo Auzo Elkartea Oiartzungo Bertso Eskola Oiartzungo Trikitixa Eskola Ibargain Arrantza eta Ehiza Elkartea Girizia Elkartea

Herri Musikaren 5. Jardunaldietako kartela

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.