Fitxa osoa

Urte bat pasa da ikasleek eman zuten azkeneko kontzertutik eta hemen dira bueltan. Batzuk lehengo urtean aritu baziren, beste batzuk aurtengoa dute lehenengo aldia. Soinu-tresnen artean ere bada aurten estrenoa duenik: hori da txistuaren kasua. Aurtengo ikasturtean txistu eta danbolina jotzen ikasteko ikastaroa gehitu da eskaintzara Oiartzungo txistu zaletasunari nolabaiteko erantzuna emateko asmoz. Kontzertuaren ondoren musikariek indarberritzeko bazkaria izango dute eta arratsaldean festak aurrera egingo du Lartaun Txistulari Taldeak antolatutako erromeriarekin.

Irudi galeria