Fitxa osoa

2002an martxan jarri zen Herri Musikaren Txokoa, gaur egun Soinuenea Fundazioa dena, Herri Musika Kontzertua Zikloa. Orduz geroztik, Euskal Herriko zein kanpoko hainbat musikariren kontzertuak entzun ahal izan dira, beti herri musikari lotutako soinu-tresnak joaz. Datozen urtetan, gure museoak pausu bat gehiago eman nahi du, tarteka JM Beltran Argiñekak soinu-tresna batzuk zahar berrituz eta hauek musikari profesionalen esku utziaz, beraiekin kontzertuak eman ditzaten.
Mota honetako lehen kontzerturako aukeratutako soinu-tresna alboka izango da. Zorionez, oraingo honetan, Euskal Herriko beste museo batzuen lankidetza eta eskuzabaltasunari esker, XIX. mende bukaera eta XX. mende hasierako 7 alboka izango dira kontzertuaren protagonistak. Hauen zahar berritze lanak Juan Mari Beltran eta Julen Begoñak luthierrek egin dituzte.
 
Entzun ahalko diren albokak eta jatorrizko museoak:
 
  • Soinuenea. Zegamako Gorrotxategitarrek emandako 1227 inbentario zenbakia duen alboka. Hau izan zen Eusko Ikaskuntzak 1930ean antolatutako Bergarako Kongresuan Migel Gorrotxategik erabili zuen alboka. 
  • Bilboko Euskal Museoa.
    • AAAA/2955 inbentario zenbakia duen Jose Mari Bilbao (Leon Bilbaoren aita) albokariak egina.
    • AAAA/0159 inbentario zenbakia duen alboka. J.M Barrenetxearen esanetan Zeanuriko J.M Amondarain edo Santamaria izan zen bere jabea.
  • Baionako Euskal Museoko 124 inbentario zenbakia duen alboka. 1.923an sartu zen museo honen bilduman, Gipuzkoako alboka zaharren eredu bat izango litzateke.
  • San Telmo. 2107 inbentario zenbakia duen alboka. Donostiako San Telmo Museoko bilduman 1915ean sartu zen Gipuzkoako Goierriko alboka.
  • Nafarroako Museo Etnologikoa. 16366 inbentario zenbakia duen alboka. Urbasa aldekoa omen zen. XX. mende hasieran Iruñeko Katedraleko Museoaren katalogoan omen zegoen.
  • Martin Agirre Arana (1842-1892) Dimako albokariaren alboka. Gaur egun Jose Mariano Barrenetxearen oinordekoek gordetzen dute.
 
Kontzertuan parte hartuko duten albokariak:
 
  • Juan Mari Beltran, Soineuneako zuzendari eta etnomusikologoa.
  • Teresa Jareño, Oiartzungo HM eskolako alboka irakasle.
  • Julen Begoña, luthier eta albokaria
  • Fede de Dios, albokaria
  • Amaia Fuentes, albokaria

Irudi galeria

Bideoa