HM Neguko kontzertua: Bizkaiko Dultzaineroak eta Anelís, Patricia eta Marta Asturiasko pandereterak

2010 Urtarrila 30 / Negu honetako kontzertua urte berrian izango da.

Euskal Herriko taldea Bizkaiko Dultzaineroak da. Hau dantza talde ezberdinetako musikariek osatua da eta Bizkaiko dultzainari zaharrek utzitako ondareari jarraipena eman diote. Asturiastik datozen Anelís González, Patricia del Valle eta Marta Elola pandereterek hango emakumeek mantendu duten kantatzeko eta pandero-perkusioa jotzeko era azalduko digute. Kontzertua 18:30tan hasiko da Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalte elkartean.

Bizkaiko Dultzaineroak eta Asturiasko Anelís, Patricia eta Marta pandereterak