HM Neguko kontzertua: Bizkaiko Joka taldea eta Kantabriako Alba Gutiérrez

2012 Abendua 29 /


Urtea bukatu baino lehenago izango da aurtengo neguko kontzertua. Soinuenearen ondoan dagoen  Auzokalte elkartean izango da arratsaldeko 18:30tan. Kontzertuaren ondoren afaria izango da.



Kontzertuko sarrerak 5 euro balio ditu. 20 euroren trukean, berriz, kontzertuko sarrera eta afariko txartela eskura daitezke.


Bizkaiko Joka taldeak jarriko du oholtzaren gainean euskal herri musikaren adibidea. Taldea osatzen duten Josu Cabrero, Ander Blasco eta Beinat Izagirrek akordeoi, biolin eta pandero hotsak elkartuz dantzarako musika sortzen dute.

Euskal Herriaren mugetatik haruntza dagoen Kantabriatik etorriko da beste musikaria. Bere izena Alba Gutiérrez da eta oraingoan Yoni Martínez asturiarrak lagunduta ariko da. Panderoa, rabela eta gaita entzuteko aukera izango da beraien saioko une ezberdinetan.

HM Neguko kontzertua: Bizkaiko Joka taldea eta Kantabriako Alba Gutiérrez
Bizkaiko Joka taldea eta Kantabriako Alba Gutiérrez

Bizkaiko Joka taldea

Kantabriako Alba Gutiérrez

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.