HM Neguko kontzertua: Julen Begoña, Josu Landeta eta Asier Arroyuelo eta Italiako Suoni della terra

2007 Urtarrila 13 / Urte berria hasteko Bizkaitik alboka, panderoa eta ahotsa erabiltzen dituzten Julen Begoña, Josu Landeta eta Asier Arroyuelo izango ditugu. Beraien saioaren ondoren Italiako doinuak entzuteko aukera izango dugu Suoni della Terra bikoteari esker.

Bizkaitarren eskutik porrusaldak, kalejirak, jotak, etabar entzuteko aukera izango dugu. Suoni della Terra-k berriz, bere zampogna eta ciaramellarekin, festetan, erritoetan eta kantuan Italian herrietan erabilitako doinuak erakutsiko dizkigu.

Julen Begoña, Josu Landeta eta Asier Arroyuelo eta Italiako Suoni della Terra