HM Neguko kontzertua: Landa aita-semeak eta Biarnoko Jean Marc Lempegnat eta Jaqueish Roth

2007 Abendua 29 / Abenduaren 29-an arratsaldeko 18:30-tan Albizturko aho-soinua Oiartzunen izango da Landa aita-semeen eskutik Jean Marc Lempegnat eta Jaqueish Roth-ek Biarnoko herri musika hurbilduko digutelarik.

Landa aita-semeek aho-soinuaren erabilpenean maisuki aritzen den hirukotea osatzen dute. Gaur egun Anoetan bizi diren musikari hauek plazaz-plaza trikitixa doinuak jotzen dituzte nagusiki: kalejira, fandangoa, arin-arina,... Beste taldea Biarnotik dator eta Jean Marc Lempegnat, Jaqueish Roth, Cati Rambaud, Ana Larquier eta Miqueu Laiteta-k osatzen dute. Beraien inguruko herri musika berreskuratze lanetan ari dira, doinuak eta soinu tresnak gaurkotu nahian.