HM Neguko kontzertua: Landa aita-semeak eta Biarnoko Jean Marc Lempegnat eta Jaqueish Roth

2007 Abendua 29 / Eguberri partean Landa aita-semeek eta Jean Marc Lempegnat eta Jaqueish Roth-ek eskeinitako kontzertuak Auzokalte elkartea txiki utzi zuen.

Saioari Albizturko Landa aita-semeek eman zioten hasiera. Eta ez nolanahiko hasiera! Entzuleak txundituta geratu ziren hirukoteak aho-soinuarekin azaldutako... birtuosismoarekin. Trikitixaren errepertorioa landu zuten soinu-tresna ezberdinak nahastuta. Batzuetan hirurak aho-soinu banarekin aritu ziren, beste batzuetan aho-soinua, panderoa eta bajoa aritu ziren elkarrekin,... Biarnotik etorri zen emanaldiaren bigarren tartea. Hangoak dira Jean Marc Lempegnat eta Jaqueish Roth. Beraien eskualdeko doinuekiko erabateko maitasuna azaldu zuten oholtzaren gainean entzuten zegoen jendea berenganatuz. Protagonista nagusiak txirula, ttun-ttuna eta arrabita izan baziren ere, tarteka ahotsaren eta beste soinu-tresnen laguntza izan zuten.
HM Neguko kontzertua: Landa aita-semeak eta Biarnoko Jean Marc Lempegnat eta Jaqueish Roth
Landa aita-semeak eta Jean Marc Lempegnat eta Jaqueish Roth

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.