HM Neguko kontzertua: Miro Casabella (Galizia) / Gorka Bravo eta Pablo Bueno (Euskal Herria)

2021 Abendua 18 - 2021 Abendua 18 / BERTAN BEHERA

2021eko abenduaren 17an eguneratua

BERTAN BEHERA!!

Musikarien osasun egoerak hala eskatuta, kontzertua bertan behera geratu da.

Eskaintzen duten musika interesgarria dela pentsatzen jarraitzen dugu. Haiek sendatu eta aukera dugunean Herri Musika Kontzertuen zikloan, gure artean, izango ditugula espero dugu.

Barkatu eragozpenak.

Kontzertua Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian izango da arratsaldeko 6 t'erdietan. Sarrerak 5 euro balio ditu eta kontzertuko egunaren aurretik Soinuenean edo egunean bertan aretoko sarreran eros daitezke.

Kontzertu honetan bereziki nabarmenduko den soinu-tresna zarrabetea izango da. Erdi Arotik gaur egunera arte arlo ezberdinetan aldaketak izan dituen harizko soinu-tresna hau entzuteko aukera izango dute kontzertura etortzen direnek.

Gasteizko Gorka Bravo eta Pablo Buenok zarrabetea eta gitarra elkartuko dituzte doinu eta erritmo herrikoiak eta esperimentalagoak diren beste batzuekin tartekatuz.

Galiziako Miro Casabella-k zarrabetea berak kantatuko dituen abestiak laguntzeko erabiliko du.

Gorka Bravo & Pablo Bueno

Miro Casabella

Gorka Bravo eta Pablo Bueno

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.