HM Neguko kontzertua: Zarauzko Mantxi eta Etxabe bikotea eta Argentinako Maral taldea

2008 Abendua 06 / Aurtengo negua goiz etorriko da, Herri Musikaren Txokoan bai behintzat. Kontzertua ohiko abenduaren bukaeratik hasierara aurreratu da. Gainera, emanaldirako ohiko lekua ere aldatu egingo da: Oiartzungo Udaletxeko areto nagusian izango da kontzertua.

Oraingo honetan, soinu-tresnak baztertu gabe, ahotsa bilakatuko da kontzertuko protagonista. Batetik, Zarauztik datozen Mantxi eta Etxabek bertso zaharren antologia bat aurkeztuko digute. Bestetik Argentinako Arrecifes hiritik datorren Maral taldeak bertako herri musikako erritmoak taularatuko ditu. Hala zamba, chacarera, tango eta milongak entzuteko moduan izango gara Oiartzunen.

Zarauzko Mantxi eta Etxabe bikotea eta Argentinako Maral taldea