Fitxa osoa
MUGARIK EZ taldea Euskal Herriko alde ezberdinetatik datozen Jesus Mari Begoña, Mikel Leizagoien, Lander Bilbao, Julen Maestro, Endika de Migel eta Jose Inazio Eliasek osatzen dute.
Georgiako URMULI boskoteko kideak, beraien lurraldeko herri musikan erabiltzen diren soinu-tresnetan adituak izateaz gain, abeslariak ere badira. Hala, beraiek eskaintzen duten egitarauan soinu-tresnekin jotako piezekin batera ahots hutsez emandakoak tartekatzen dira.