HM Udaberriko kontzertua: Jon Bergaretxe abeslari oiartzuarra eta Dulzaineros del Bajo Aragón taldea

2006 Apirila 08 / Kontzertua Herri Musikaren Txokoaren aldamenean dagoen Auzokalte elkartean izango da eta arratsaldeko 6 t'erditan hasiko da.

Jon Bergaretxe oiartzuarrak herriko kantutegiaren parte diren abestiak kantatuko ditu bere gitarrarekin lagunduz. Abestiak hain ezagunak izanik gerta litekeena da kantatzeko gogoari eutsi ezinik ibiltzea. Kanpokaldetik etorriko den taldea Dulzaineros del Bajo Aragon dugu. Hauek Aragoiko herri musika taularatuko dute eta horretarako beraien Barucas d'Agüerro diskako egitarauan oinarrituko dira.

Jon Bergaretxe oiartzuarra eta Dulzaineros del Bajo Aragón taldea