HM Udaberriko kontzertua: Nafarroa Behereko Xalbador eta Ihidoi eta Eskoziako John Stewart

2010 Maiatza 08 / Negua joan da eta udaberriak kontzertu berri bat dakar.
Euskal musika Nafarroa Behereko Xalbador eta Ihidoi abeslari bikoteak ekarriko du. Atzerriko musika berriz Euskal Herrian bizitzen hainbat urte daramatzan John Stewart gaitero eskoziarrak emango du.

Kontzertua Herri Musikaren Txokoaren alboan dagoen Auzokalte elkartean musutruk izango da eta 18:30etan hasiko da. Kontzertuaren ondoren afaria izango da eta musikariak ere bertan izango dira. Afarian geratu nahi duenak 15 euro ordaindu behar ditu eta lekua aldez aurretik eskatzea komeni da afaltzeko lekua mugatua delako.

Nafarroa Behereko Xalbador eta Ihidoi eta Eskoziako John Stewart