HM Udako kontzertua: Gasteizko Udal Folklore Akademiako Ikasle Taldea eta Aragoiko Pasatrés

2008 Uztaila 12 / Auzokaltera hurbildu zen jendeari kontzertu ederra entzuteko aukera eskaini zioten Gasteiz eta Zaragoza aldeko taldeek.

Gasteizko Udal Folklore Akademiako ikasleek hasi zuten kontzertua. Beraien saioan Araban kalean entzun eta ikusten diren musika talde herrikoiak entzuteko aukera izan zen. Hala, txistulari taldea, trikitilariak eta dultzaina taldea izan genituen oholtzan. Ondoren Pasatrés taldearen txanda izan zen. Hauek Aragoi aldeko jai giroko doinu biziak ekarri zituzten. Dantza egiteko doinuak izan ziren nagusi beraien saioan soinu-tresna ezberdinak konbinatu zituztelarik.

Gasteizko Udal Folklore Akademiako Ikasle Taldea eta Aragoiko Pasatrés