Fitxa osoa
Festarako eta dantzarako musikan espezializatu diren bi talde izango dira oholtzan. Pasaiako Alkarkide Txaranga izango da bata, honek Euskal Herriko dantzak joko ditu. Beste taldea berriz, Danimarkatik datorren De Dysted Spillefolk izango da.
Kontzertura sarrera doan izango da. Frontoian kontzertuaren ondoren musikariekin egingo den afarira joan nahi duenak berriz 18 euro balio dituen txartela erosi beharko du.