HM Udako kontzertua: Portugalgo, Gaztela eta Leongo eta Euskal Herriko herri musikaren topaketa

2016 Iraila 03 /

Kontzertua Oiartzungo Done Eztebe enparantzan izango da gaueko 22:00etan. Euria izango dela aurrez jakinez gero kontzertua Elorsoro Kiroldegian izango litzateke.

Kontzertuak hiru zati izango ditu eta horietan Portugaleko, Euskal Herriko eta Gaztela eta Leongo musika entzungo da.

Gaztela eta Leongo musika Manuel Pérez danbolinteroak emango du, Euskal Herrikoa Juan Mari Beltranen hirukoteak eta Portugalgo musika Brigada Victor Jara taldeko laukoteak.