HM Udazkeneko kontzertua: Oiartzungo Arozenatarrak eta Guinea Bissauko Mamadu Cissoko

2008 Urria 25 / Oraingoan ere Auzokalte elkartea bertara hurbildu zen jendetzarentzat txiki geratu zen.

Bi giro eta musika ulertzeko era guztiz ezberdin eskaini zizkiguten gonbidatutako musikariek. Kontzertuari hasiera Mamadu Cissoko korajoleak eman zion bere herrialdeko doinuekin. Koraren soinu melodikoaren ondoan Mamaduren ahotsa eta djembe erritmikoa entzuteko aukera izan genuen bertaratutakoek. Kontzertuko bigarren atala Arozenatarrena izan zen. Saioaren hasieran euskal doinu eta erritmoak gerturatu zizkiguten, beraien antzerkirako dohainekin jantzi zituzten abestiak. Bukaera aldera Euskal Herriko 80-90. hamarkadetako gazteei eragin zien atzerriko musiken sorta bat erakutsi ziguten.

Oiartzungo Arozenatarrak eta Guinea-Bissauko Mamadu Cissoko