HM Udazkeneko kontzertua: Paulino Otamendi Ganbera Orkestra (Euskal Herria) / Es Revetlers (Mallorca)

2021 Urria 23 / Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusia / 18:30 / 5 euro

Kontzertua Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian izango da arratsaldeko 6 t'erdietan. Sarrerak 5 euro balio ditu eta kontzertuko egunaren aurretik Soinuenean edo egunean bertan aretoko sarreran eros daitezke.

Nafarroatik eta Mallorcatik datozen musika taldeetan harizko soinu-tresnak dira oraingoan nagusi eta leku bakoitzean eman dieten erabilpen ezberdina entzuteko aukera izango da kontzertuan.

Nafarroako hiriburutik datorren Paulino Otamendi Ganbera Orkestran bandurria, laud eta gitarrekin batera flautak, fagota, pianoa eta kontrabaxua entzungo ditugu.

Mallorcako Es Revetlers taldean gitarra, gitarroi eta biolinak kantatutako abestiak lagunduko dituzte.

Paulino Otamendi Ganbera Orkestra / Es Revetlers

Paulino Otamendi Ganbera Orkestra

Es Revetlers

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.