2011 Maiatza 29 /
Oiartzungo udaletxeko arkuetan 12:30etan hasiko da kontzertua.
Urrian ikasturtea hasi zenean urrun ikusten zen eguna iritsi da eta tartean izan diren klaseetan hainbestetan landutako doinu eta erritmoak ingurukoei erakusteko garaia da. Kontzertuan zehar, inguratutako guztiek txalaparta, txistua, alboka dultzaina, danborra eta herri perkusioa formazio ezberdinetan ikusi eta entzuteko aukera izango dute. Tartean bonbardino eta akordeoia ere entzungo ditugun beste soinu-tresnen ondoan.