Fitxa osoa
1994 urteaz gero Juan Mari Beltranek Faltses-eko Javi Martinez artzainari bildutako materialaren ugaritasuna eta garrantzia ikusirik, Nafarroako eskualde honetako artzaintzaren mundua eta historia erakusteko dokumental bat osatzeko ideia garatu du Soinuenea Fundazioak. “Maya-Aguirre, artzaintza mende bat Faltzesen” izenburua duen proiektu honetan Maya-Agirre familietako kide ezberdinek 100 urtetan artzaintzaren inguruan izan duten bilakaera bildu da: transhumantziak Andiara, Bardeetara eta Ekizara, bildotsen jaiotzak, ardien markaketa, artaldearen hotsak, eta artzainen hainbat eskulanak.
![]() | LO NAU | ![]() | |