2019 Urria 12 / Beasaingo Igartza jauregia / 10:00 / doan
Kultur Ondare Materiagabea izendapena adostu zuen UNESCOren 2003ko Konbentziotik hainbat urrats ematen ari dira dauden osagaiak etorkizunera begira babesteko asmoz garatutako lege, dekretu eta araudiak baliatuz, eta horietan oinarritutako inbentarioak, katalogazioa eta izendapenak eginez.
Hala ere, araudien inguruko eta neurri horiek aplikatzeak ekarri ditzaketen ondorioen ezagutza urria da. Informazioa eguneratu eta partekatzeko premia dago beraz, bai kultur ondarearen alorreko ardura bere gain duten erakundeen eta elkarteen aldetik, eta bai horien iraupenaz kezkatuta belaunaldiz belaunaldi ekinean diharduten zuzeneko zein zeharkako protagonistei begira bestetik ere.
Kultur ondare osagaiak gorde eta babesten dituen komunitatearentzat, bai zeregin horretarako eta bai lan horren oihartzunera begira, giza-talde, elkarte eta norbanakoei, alor honetan dauden baliabide eta aukerak, tresnak eta mugen ezagutzan sakontzeko aukera eskaintzea du helburu honako jardunaldi honek.