Lazkaoko Astotxo egunean

2008 Urtarrila 06 - 2008 Urtarrila 13 / Urtero Lazkaon antolatzen duten Astotxo egunaren inguruko ekitaldien artean Herri Musikaren Erakusketa ibiltaria erakutsiko da.

Astotxo eguna eta bere inguruko ekitaldiak antolatzen dituzten Ansoategi kirol elkartea, Giasel eta Lazkaoko udalak azken urteetan Errege egunaren eta Astotxo egunaren arteko egunetan urtero erakusketaren bat antolatzeko ohitura dute. Aurten Herri Musikaren inguruko erakusketa aukeratu dute eta han izango da erakusketa ibiltaria.