Negu bukaerako egitaraua: dantza tailerrak, erromeriak, topaketa eta lanen aurkezpena.

2018 Martxoa 03 - 2018 Martxoa 11 /

Martxoko lehenego bi astuburuetako, Soinueneak egitarau zabala antolatu du Oiartzunen, Irunen, Lezon eta Errenterian.

Otsailaren 28an Irungo Udaletxean eguerdiko 12:00etan.

"Agirretxetarrak. Gipuzkoako Dultzainaren Testigantza" CD liburuaren aurkezpena.

Martxoaren 3an eguerdiko 12:00etan Soinuenean Larraungo Herri-dantzen tailerra.

-Dantza gidaria: Basakaitz dantza taldeko Juan Luis Ibarra.

-Txistularia: Errenteriako Udal Txistu Bandako Xabier Vesga.

Martxoaren 4ean eguerdiko 12:00etan Irungo San Juan enparantzan Dantza-plazan.

-Musikariak. Irungo Udal Txistu Banda eta Meakako Dultzaineroak, azken hauek Agirretxetarren errepertorio joko dute.

Martxoaren 10ean egun osoan Lezon Xirolarru joleen eta Dultzaineroen Topaketa.

-10:00 Hamaiketakoa.

-10:30 Kalebuelta.

-12:00 "Agirretxetarrak. Gipuzkoako Dultzainaren Testigantza" CD liburuaren aurkezpena.

-12:30 Dantza-plazan. OIDULTZ (Oiartzungo Dultzaineroak), Hernaniko Dultzaineroak, Oiartzungo HM Eskolako Xirolarru Taldea, Ustaritzeko Dultzaineroak eta Alberite de Ireguako Escuela de Gaita y Tambor (Errioxa)

-14:30 Bazkaria.

-17:00 Kalebuelta.

Martxoaren 11an eguerdiko 12:00etan Errenteriako Herriko enparantzan Dantza-plazan. Muxikoak, jauziak eta Larraungo Herri-dantzak.

-Dantza gidariak: Basakaitz Dantza taldeko kideak

-Txistularia: Errenteriako Udal Txistu Banda.