Oiartzungo Herri Musika Eskolaren eguna

2019 Maiatza 26 - 2019 Maiatza 26 / Oiartzun San Estenan plaza 10:30etatik aurrera

2018-2019 ikasturteari bukaera emateko Soinuenea Fundazioak kudeatzen duen herri musika eskolak honako egitarua antolatu du maiatzaren 26rako.

10:30-12:00 Desfilea Elizaldeko plaza eta kaleetan zehar eskolako musikari eta Olarri dantza taldekoekin

12:00-12:20 Dantza emanaldia: Arantzako dantzak eta Murtxanteko makil dantzak.

12:30-13:30 Dantza-plazan. Eskolako ikasle eta irakasleek soinu-tresna hauek joko dituzte: xirolarrua-bota, txistua, herri perkusioak, txalaparta, alboka eta dultzaina.

14:00. Bazkaria Tolaita Ostatuan.

*Eguraldi txarra eginez gero desfilea bertan bera geratuko da eta egitarua 11:30etatik aurrera kontzejupean gauzatuko da.