2024 Ekaina 01 - 2024 Ekaina 01 / Soinuenea, arratsaldeko 16:30etan
2017 eta 2018an egindako saioen ondoren, Soinueneak tailer hau etxeko goxotasunean haurrei kantatu izan zaizkien kantak gogoratzeko helburuarekin antolatu du berriz. Tailerra Arantxa Agirrezabala, Alaitz Guridi eta Edurne Saizarrek emango dute eta egitaraua sehaska kantek osatuko dute bere osotasunean.
Etxeko haur, heldu, guraso eta aiton-amonei bideratutako saio honek, ahal den neurrian berriro ohitura zahar hori berreskuratu nahiko luke.
Museoak udazkenean bigarren tailer bat egiteko asmo du.