Sehaska kantuen tailerra Pasai Donibaneko Victor Hugo Etxean

2018 Urria 06 - 2018 Urria 06 / Pasai Donibaneko Victor Hugo Etxea, arratsaldeko 17:00

Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien gaia "Ondarea, Emakumeen Emaria" da eta Soinuneak egitarau zabal honen barruan tailer hau antolatu du. Joan den urtean gure museoan eskaini zuten bezala Alaitz Guridik eta Arantxa Ansak haur txikiei eta haien gurasoei zuzendutako tailerra prestatu dute. Abestuko duten egitaraua sehaska kantek osatuko dute bere osotasunean. Zein helbururekin? Ba, etxeko goxotasunean haurrei kantatu izan zaizkien kantak gogoratzekoarekin, eta batez ere etxeko helduak, guraso eta aiton-amonak, berriro ohitura hori berreskuratzeko bidean jartzekoarekin. Izan ere, bozgorailu batetik ateratzen diren abestiek ez dute haurrarengan bera babesten duen helduak abesten duenean eskaintzen diona ematerik.

Parte hartzeko izena eman behar da 943-493578 telefonora deituz edo artxiboa@soinunenea.eus e-postara idatziz.