Liburua+CD+DVD
Soinu-tresnak euskal herri musikan, Juan Mari Beltran: Herri bat definitzen duen osagairik garrantzitsuenetakoa bere kultura da, honen adierazpenik biziena bere herri musika delarik. Kulturaren ezagupenerako derrigorrezkoa da musika hori jo eta entzuteko erabili diren soinu-tresnen kolore tinbriko, joera, funtzio, itxura, egitura, jotzaileak eta abar aztertzea. Helburu zabala eta era berean zehatza genuen. 1980ko hamarkada hasieran proiektu hau aurkeztu genuenean. Euskal Herriko berezko musikan, gure garaira arte erabilitako soinu-tresnen aurkezpen orokorra egin nahi genuen, baita soinu-tresna bakoitzaren ezaugarri, funtzio eta aldaeren azalpenak eman ere.
- Liburuko testuen hizkuntza: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa.
- CD-ko hizkuntza: euskara.
- DVD-ko audioaren hizkuntza: euskara.
- DVD-ko azpitituluen hizkuntza: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana, galegoa.