Entziklopedia honen lehen liburukian flautak bildu bagenituen, bigarren liburuki honetan aerofonoen beste azpitaldeak aurkeztu ditugu: mihi bidez funtzionatzen dutenak, ezpain bibraziozkoak eta aerofono libreak, hurrenez hurren. Beste bi ataletan, haizezko musika taldeak eta liburuki honetako azpitaldeei dagozkien haizezko hots-jostailuak topatuko ditu irakurleak.
Flautekin gertatu bezala, munduan zehar hamaika herrialdetan aurki daitezke aipaturiko sistemekin funtzionatzen duten haizezko soinu-tresnak. Hala ere, Euskal Herrian izan duten garapena, bertako ohiturekin duten lotura eta musikarien eskutan garatu diren berezko joerak eta errepertorioak dira tresna hauei bertako izaera ematen dieten bereizgarriak.
EZAUGARRIAK
Hizkuntza: euskara.
Orrialdeak: 318.
Oharra: CD gehigarria flautak ez diren mota ezberdinetako aerofonoekin egindako grabaketekin.