SOINU-TRESNAK EUSKAL HERRI MUSIKAN

Laurogeiko hamarkadan Juan Mari Beltranen zuzendaritzapean egindako grabazioek osatzen dute disko hau. Disko honen oinarria bere garaian IZ disketxeak EUSKAL HERRIKO "SOINU-TRESNAK" izenarekin atera zuen diskoan dugu. Soinuenea Fundazioak argitaratu duen disko honetan orduko hartan sartu ziren grabazio guztiak eta kanpoan geratu ziren batzuk topatuko ditu entzuleak, denak ere Euskal Herriko kulturaren atal garrantzitsua den herri musikari buruzko erreferentziazko lan aberatsa osatzen dutenak.