Musikaren jatorriari buruzko teoria asko ezagutzen dira. Besteren artean lan-erritmoetan ematen diren zenbait erritmo formulatan agertzen dira musikaren hastapen batzuk. Lana, jokoa eta musika bat eginik agertzen zaizkigu "ote jotzea" eta "sagarra jotzean". Lan tresnak musika egiteko soinu-tresna bihurtzen dira "kirikoketa", "toberak" eta "ttinbilin ttanbalan" joaldietan. Musika egitea dute helburu bakarra "txalaparta" jotzerakoan, baina lan egitearen inguruan jotzen dute.
Argitaratu ziren aleak agortu zirenetik PDF formatu digitalean eskaintzen dugu.