TXALAPARTA FESTA

Liburua + DVD

Hernanin, Udalaren babesarekin, 1987ko apirilaren 9 eta 11n lehen Txalaparta Festa antolatu zen. Geroztik, urtez urte eta hutsunerik gabe, edizioz edizio Txalaparta Festetan parte hartu dutenek txalapartaren inguruko arlo eta mota ezberdinez osatutako ekarpen aberatsa egin dute.

Jardunaldi hauetan hiru atal nagusi bereiz ditzakegu:
  · teorikoak”; atalean antolatutako mahai inguru, hitzaldi eta bestelako azalpenetan gai ezberdin asko jorratu eta aurkeztu dira.
  · «Emanaldi bereziak» atalean hogeita hamar lan berezitik gora aurkeztu dira, non txalaparta modu, forma, funtzio eta musika estilo ezberdinetan erabili izan da.
  · Larunbateko “Txalaparta Festa”tik milaka txalapartari eta txalaparta zale pasa dira orain arte ospatutako aurreko edizioetan.