Txalaparta tailerra haurrentzat

2019 Apirila 13 / Soinuenea / 17:00

Soinueneak Abaraxka ludotekarekin antolatu duen tailer honetan haurrek txalaparta lehenengo probatxoak eginez ezagutzeko aukera izango dute.

Oiartzungo Herri Musika Eskolako txalaparta irakaslea den Gema Ines Murillok emango du tailer hau hainbat txalaparta ikasleren parte hartzearekin.