Xirolarrua

Juan Mari Beltran euskal musikariak eta Fernando Jalón errioxarrak CD-liburu honetan zahagidun gaitak Euskal Herrian eta Errioxan izan duen presentzia jorratzen dute.

Alde batetik grabaketan Errioxa, Kostaldea eta Pirinio aldeetako dantza, erritmo eta estilo melodiko ezberdinez osatutako barietate handiko herri doinu eta piezak sartu dituzte, baita erritmo eta forma tradizionaletan oinarritutako xirolarruarentzat sortutako pieza berriak ere. Bestalde CD horren ondoan ehun orrialdeko liburuxka bat gehitu dute. Bertan, lanaren aurkezpenarekin batera diskoan sartu duten errepertorioaren azalpena eta musikarien ibilbidea, jo dituzten piezen partiturak, "Xirolarrua. Zahagidun gaita Euskal Herrian" ikerlana, adibide ikonografikoak dituen eranskina eta bibliografia ikusiko ditu irakurleak.

Aurkibidea:

01. ERRIOXAKO KALEBUELTAK
02. GURE ATSEGINA
03. ARIN-ARIN - MARTIRIETA
04. OZKABARTE
05. ZELATUN
06. HERNANIKO BURUHANDIEN DANTZA
07. ESKUERNAGAKO MAKIL JOKOA
08. EUSKAL BALEAZALEAK
09. MAZURKA ZUBEROTARRA
10. HAU DANTZA
11. NAXERAKO BUELTAK
12. AÑARXUME
13. DIEGO
14. JOTA MONTTE
15. PORRUSALDA MONTTE
16. BAZTANGO SAGAR-DANTZA
17. KADRILE COPAIN MAULETARRA
18. DANBOLINTEROEN KONTRAPASA
19. ZARAGI DANTZA
20. TXULALAI
21. TXIMISTARRI
22. ORHIKO XORIA