Description
Galerie d'images
Vidéo
Audio
JOTA
Albokaren errepertorio klasikoko erreferentziazko piezetako bat da Leonen jota hau. Bertan garbi agertzen da albokari klasikoek kontserbatzen zuten interpretatzeko modu aldakorra eta sortzailea: zati instrumentaletan bueltatik bueltara beti bariazio melodikoak (txikiak edo handiak) agertzen dira.
Pieza hau Juan Mari Beltranek 1984an Donostian grabatu zuen. Soinulariak Leon Bilbao (albokaria) eta Maurizia Aldeiturriaga (abeslari eta pandero-jolea) dira.
1. Gizon handie zara baie (bis)
ai ez dozu balio arean
ta pieza bat edan ezkero
ai, mozkorra daukozu aldean
ai, ez dozu balio arean.
Aupa Leon!
2. Zeure nobio jaune (bis)
ai, daukon izena jakin
ona bada hartu eta, txarra bada, bertan itxi
txarra bada, bertan itxi.
3. Hauxe da despedidea (bis)
ai, despedide honen tristea
......... afaltzen doa jentea
afaltzen doa jentea, hauxe da despedidea1.
1 Transkriptzioa: Manu Gojenola.

Maurizia Aldeiturriaga eta Leon Bilbao. Donostia, 1984. (Arg.: JMBA)
PORRUSALDA
Hiru bueltako porrusalda hau Sabin Egigurenek garbatu zuen Bizkai Euskal Folklore elkarteko aretoan 1997ko otsailaren 18an. Soinulariak Silbestre Elezkano Txilibrin (albokaria) eta Arantzazu Olabarrieta (abeslari eta pandero-jolea) dira2.
2 Beltran (2013) liburu-CDtik hartua.

Silbestre Elezkano Txilibrin alboka jotzen. Bilbo, 1997/01/02. (Arg.: JMBA)
MARTXA
Jose Mariano Barrenetxeak ezagutzen ez dugun data batean grabatu zuen alboka hutsez jotako martxa hau. Soinularia Eugenio Etxebarria Dimako albokaria da.

Eugenio Etxeberria. Arrigorriaga, 2000/06/21. (Arg.: JMBA)
BUELTEA (ARIN-ARINA)
Zegamako Gorrotxategitarrei grabatutako joaldietan entzun daitekeenez, hauen piezak bereziak dira, erritmoan, neurrietan, eta harmonia eta polifonia erabileran.
1959-1960. urte inguruan Mariano Barrenetxeak Zegamako Altzibar baserrian Antonio eta Patxi Gorrotxategi anaiak grabatu zituen alboka jotzen. Antonio Gorrotxategi albokariak abestu eta albokarekin jo zuen Bueltea izeneko arin-arin berezi hau aukeratu dugu.

Antonio Gorrotxategi albokaria Zegamako Altzibar baserrian, 1959-1960. urte inguruan. Bere ondoan bere iloba Antxon. (Iturria: J.M. Barrenetxea, 1986)
FANDANGO APARTA
XX. mende amaierako albokari berrien errepertorioko berrikuntzetako bat Re maiorreko pieza berriak sortzea izan zen. Honetarako, albokaren La pordoia Re tonalitateko pordoi gisa erabiltzen hasi ziren.
Re tonalitatean egindako alboka eta txalapartarako pieza hau 1994an Juan Mari Beltranek konposatu zuen, Hernaniko Udal Musika Eskolako euskal soinu-tresnen gelan. Juan Mari Beltran eta Joxan Goikoetxearen Beti ttun-ttun (NO-CD Rekords, 1998. CDNO 21) diskoan sartu zen. Hemen diskorako grabatutakoaren bertsio laburtu bat entzun daiteke.
Soinulariak: Juan Mari Beltran (alboka, tronpa, didjeridua), Iñigo Monreal eta Arantxa Ansa (txalaparta), Joxan Goikoetxea eta Suso Saiz (sintetizadoreak, pianoa, programazioak).

Pieza honen grabazioan erabilitako alboka. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)
HURREAN URRIN SARRI
Fede de Dios albokari bizkaitarrak sortutako pieza berrietako bat da. Hamabiko erritmoan egindako dantza doinu berri hau, Alboka inguru folklorikotik eskolara (2013) liburuko CDrako egindako grabaziotik hartu dugu.
Grabazioa: Fede de Diosek 2013an egina.
Soinulariak: Fede de Dios (alboka eta panderoa), Itsaso Arrieta eta Katalin Zarate ama-alaba (ahotsak).

Fede de Dios albokarien Hernaniko 15. topaketan (2008/10/12). (Arg.: Albokarien Hernaniko Topaketa)
Martxa. Leon Bilbao (alboka) Maurizia Aldeiturriaga (panderoa). Donostia, 1984 (Euskal Herriko Soinu-Tresnak. IZ 217. 2017, Elkar KD DVD-E 968)
Fiche complète
- Numéro:
- 56
- Classification:
- Aérophones -> Anches -> Simple battante (clarinette)
- Remarques:
- ALBOKA

