Description
Galerie d'images
Audio
AHUNTXA (JAUZIA)
Baxenabarreko herri-dantza bildumako jauzietako bat da hau. Grabazioa Izpuran egin zen 1978an, bertako Faustin Bentaberri (1869-1936) musikariaren omenez antolatutako jaialdian. Faustinek klarinetea jotzen zuen bezala, egun hartan klarinete hutsez jota agertzen da dantza saio hau.
Soinularia: Antton Pierrestegi (Anhauze, 1915-2000). Klarinetea eta saxoa jotzen zituen. Bera izan zen Baxenabarreko Ramuntxo orkestra ospetsuaren sortzailea. Talde hau izan zen urteetan inguru horretan dantza-jauziak, martxak eta kontra-dantzak jotzen erreferentzia nagusia.

Antton Pierrasteguy klarinetea jotzen. Izpura (Baxenabarre), 1978. (Iturria: Dantzan3)
3 https://dantzan.eus/bideoak/faustin-1978-bentaberri
Baltseoan. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.
Fiche complète
- Numéro:
- 57
- Classification:
- Aérophones -> Anches -> Simple battante (clarinette)
- Remarques:
- CLARINET

