Azalpena
Klarinetea aerefonoen familiako mihi bakuna irabiatzailea duen soinu-tresna da.
Egitura
Klarineteak hodi zilindrikoa du (nagusiki zurezkoa). Aho aldean kanaberazko mihi bakarra du, eta behealdean kanpai gisako zabalgunea. Tonu aldaketarako zuloak ditu eta eskala kromatikoa egin ahal izateko metalezko giltza sistema du.
Joera
Bi eskuekin harturik, ahokoa ahoan sartu eta haizea botatzen da kanaberazko mihia bibraraziz.
Historia
Munduko eta bereziki Europako beste herri askotan bezala, klarinetea Euskal Herriko eskualde desberdinetan maiz agertzen da herri musika munduan.
Baztan aldean, dantza batzuetarako txistuaren ordez klarinetea erabiltzen zen. Kasu askotan txistulariak izaten ziren klarinete joleak ere.
Lapurdiko dantzetarako ere erabiltzen zen.
Baxenabarreko inauterietako dantza ikusgarrietan, klarinete joleak izan dira azken garaietan, bakarka edo txaranga moduko taldeetako partaide moduan musika horien emaile eta gordetzaileak.
Mende honen hasieran, Otsagiko Dantzak egiteko, urte batzuetan musikaritzat bi klarinete eta danborra erabili zituzten (VILLAFRANCA, 1996).
Errondaila-Estudiantina gisako taldeetan ere klarinetea erabiltzen zen pandero eta harrizko soinu-tresnekin batera.
Beraz, labur esanda, klarinetea eta rekintoa Euskal Herri osoan erabili izan dira mota ezberdinetako taldeetan; danborraren laguntzarekin, beste klarinete batekin bikotea eginez, bestelako soinu-tresnekin talde txikiak osatuz edo orkestra-fanfarre-txaranga-banda gisako taldeetan.
ITURRIAK
Bibliografia
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain. (107. or.)
SAGASETA ARIZTEGI, Migel Angel. (1977). Danzas de Valcarlos; Luzaideko Iantzak. Pamplona: Diputación Foral de Navarra.
(2011). Luzaideko ddantzak. Bilbo: Herritar Berri-Astero; Baigorri-Gara.
VILLAFRANCA, Rosa - Angel M. Aldaia (1996) Danzas de Ochagavía, 300 años de historia. Editorial Mintzoa; Pamplona.
Diskografia
BELTRAN ARGIÑENA, Bixen; OSES, Kepa; Argia Taldea. (1978). Dantzak. Herri -Musika Sorta. Herri Gogoa. HG-186.
Irudi galeria
Audioa
Baltseoan. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.
Fitxa osoa
- Zenbakia:
- 57
- Klasifikazioa:
- Aerofonoak -> Mihiak -> Bakun (klarinetea)
- Oharrak:
- CLARINET