Juan Mari Beltran ArguiƱena Bilduma

DULTZAINA

DULTZAINA

"Martxa" (Monttetarren errepertoriokoa)

Soinularia: Juan Mari Beltran

Soinuenea, 2020/05/19

MARTXA (Monttetarren errepertoriokoa). Juan Mari Beltran Argiñena. Oiartzun, 2019.

Soinu-tresna honekin grabatua.

Soinu-tresnaren argazkia.

Montte baserrian Jose Sudupek egindako dultzainen artean ikus daiteke baserri horretan gordetzen zuten dultzaina zaharra. Josek esaten zuenez dultzaina horrek 200 urte bazituen. Artiez egina zen eta ikus daitekeenez digizazio zuloak burdina goriaz bukatuak zeuden. Dultzaina zahar horrek ez zeuzkan belarri zulorik eta motzagoa zen (Caubeten txanbela bezala). Badirudi dultzaina modelo berrien belarrirainoko luzera duela. Jose Sudupek esaten zuena kontuan harturik XVIII. mendeko modelo bat zen. Jose Sudupek egindako pita zaharra bat jarri diogu. Jose hil zenean, Montte baserrikoek saldu zituzten han zeunden dultzaina gehienak eta orduan galduko zen dultzaina hau. Geroztik inork ez daki non dagoen. Eskerrak bere garaian argazkiak egin genituela eta horri esker posible izan da dultzaina historiko eta berezi horren erreproduzioa egitea. Entzuten den audioa dultzaina honekin jota dago.

Bilduma mota:
Soinu-tresnak 
Zenbakia:
1548 
Jatorria:
EUROPA -> EUSKAL HERRIA 
Egilea / emailea:

Tutua: TXUNTXUN (Oiartzun-Alberite de Iregua) Fernando Jalón-Juan Mari Beltran. Montte baserrian gordetzen zuten dultzaina zahar baten kopia.

Pita: Jose Mari Sudupe Ibarbia "Montte" (Azkoitia, 1902-1982)

 
Soinu tresnak:

DULTZAINA; DULZAINA

 
Klasifikazioa:
Aerofonoak -> Mihiak -> Bikoitza (oboea) 
Kokapena:
Erakusketa; aerofonoak 
Eskurapenaren azalpena:
2019 
Oharrak:
Montte baserrian gordetzen zuten, eta Jose hil zenean galdutako dultzaina zahar baten kopia. Josek esaten zuenez, 1980an dultzaina horrek 200 urte bazituen. Dultzaina honi Jose Sudupek egindako pita zahar bat jarri diogu. 
Deskribapena:

Mihi bikoitzeko soinu-tresna da. Tutu konikoa du. Tonu aldaketarako 8 zulo ditu (7 aurrekaldean eta 1 atzekaldean). Pitari dagokionez, metalezko tudela eta kanaberazko mihiak ditu. Artiezko tutua du. Goiko eta beheko muturretan, erliebez, eraztun gisako eraztunak ditu.

 
Materialak:
KANABERA
METALA
ZURA; ARTEA
 
Neurriak:
Pitarik gabe: L.: 25,5 / Pita: L.: 6,5; osoa: 30,5 
Bibliografia:

ARTAL, Alberto / ZUNZUNEGI, Iñaki / ZORRILLA, Iñaki. (1994). Bizkaiko Dultzaina - La Dulzaina en Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia, Kultur Saila.

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1991). Gipuzkoako Dultzaina-La Dulzaina en Gipuzkoa. Cuadernos de Sección. Folklore. (N.4. 185-232). Donostia: Eusko Ikaskuntza.

(1994). Festei Buruzko Inkesta-lana Gipuzkoako Kostaldea. Cuadernos de Sección. Folklore.- (N. 5. 9-85). Donostia: Eusko Ikaskuntza.

(1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.

DONOSTIA, Aita. (1951). Música y Músicos en el País Vasco. Biblioteca Vascongada de los Amigos del País. San Sebastián. Obras Completas del P. Donostia. Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca.

(1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. alea, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca.

IRIGOIEN, Iñaki. (1994). Dultzaina-gaita Bizkaian. 'Bizkaiko Dultzaina-La dulzaina en Bizkaia'-n. Bizkaiko Foru Aldundia.

 
Diskografia:

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.

BILBAO, Juan. (1977). Herriko Musika. Movieplay-Kardantxa. 17.0912/2.

BILBAO ETXEBERRIA, Patxi. (1976). (Leon Bilbao, Maurizia Aldeiturriaga, Benanzio Bernaola, Ramon Orue, Leonardo Zuloaga) Arratia. Edigsa/ Herri Gogoa. HG 129.

BIZKAIKO DULTZAINA. (1994). La dulzaina en Bizkaia. Bizkaiko Foru Aldundia.

 
Irudiak:

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.

CARO BAROJA, Julio eta Pio. (1979). Gipuzkoa. Gipuzkoa-Donostia Kutxa.

 

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.