Azalpena

Sukaldean erabiltzen den metalezko almaiza zuzenean kolpaturiko idiofonoen familiako soinu-tresna da.

Joera

Esku batekin almaiza azpitik heldu eta bestearekin honen mazotxoa harturik, ontziaren  barnealdeko paretak jotzen dira, erritmoa markatuz.

Historia

Inguruko beste kulturetan bezala, Nafarroako zenbait tokitan kantuen erritmoa markatzeko erabili dituzte halako sukaldeko tresnak; esate baterako, “Valdizarbe”-Izarbeibarrean Eguberrietako kantuak laguntzeko.

Gure ohitura zaharren artean, badaude tresna hau erabiliz egin direnak. Hona hemen R. M. Azkuek (1959) bildu zuena:

“Ezkontzetan eztairik ematen eztuen senar-emazteai adarra yotzen zaieten, almaizak eta zintzarriak. Alargun zar bat denean berdin egiten da). (AN-Larraun, S-Barkus, G-Amezketa-Zegama-Arrona)” (278. or.).  

Aita Donostiak (1947) antzeko funtzioa betetzen zuela aipatzen du:

Almirez.-Mortero de metal, pequeño, que al darle rítmica­mente con el mango acompañando alguna canción, se convierte en instrumento de percusión. Es uno de los instrumentos de que se echa mano cuando se da la cencerrada a una persona. (pág. 117)

ITURRIAK

Bibliografia

AZKUE, R. M. (1959). Euskalerriaren Yakintza (I. Liburukia). Madrid: Espasa Calpe.

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.

DONOSTIA, Aita. (1947). Instrumentos de música popular española. AM, nº 11 (1947). Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 113-180). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca.

Irudi galeria

Audioa

Almaiza joaldia fandango erritmoan. Juan Mari Beltran argiñena. Oiartzun, 2010.

Fitxa osoa