Azalpena

Triangelua zuzenean kolpaturiko idiofonoa da.

Egitura

Triangelu forma emanez, metalezko burdina ziriz egina dago eta bere bi muturrek ez dute bat egiten, tresnak hobeto bibratu dezan. Jotzeko metalezko ziritxo bat erabiltzen da.

Joera

Esku batekin sokatxo batetik zintzilikatzen da eta bestearekin burdina ziritxoa triangeluaren kontra jotzen da.

Historia

“Hierros” eta “fierros” izenekin ezagutzen dira toki askotan “triangelu-txintxina” motako soinu-tresnak. Jesus Ramosen (1990) artikuluan ikusten denez, XVIII. mendean Iruñeko festetara iritsitako musikarien artean, bitan agertzen dira gitarrari lagunduz:

Andrés Beloqui (ciego) - Guitarra - Ibero - 1799 - el lazarillo toca los hierros.

Bernardo González (ciego) - Guitarra - Piedramillera - 1799 - el lazarillo que le acompaña toca los hierros (103. or.).

Gaur egun ez dira asko erabiltzen gure herri musikan, baina oraindik ikus daitezke Auroroenak bezalako taldeetan.

Triangelu jotzailea. Tafallako auroroak, 2002-01-06.

ITURRIAK

Bibliografia

RAMOS, Jesus. (1990). Materiales para la elaboración de un censo de músicos populares de Euskal Herria, a partir de los instrumentistas llegados a Iruñea en el Siglo XVIII.Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra (55. zk., 91-138). Iruñea: Institución Principe de Viana.

Irudi galeria

Fitxa osoa