Azalpena

Txaramelak zein arxaluak ez-zuzenki kolpaturiko idiofonoak dira.

Egitura

Zurezko taulatxo parea da. Izenak adierazten duen bezala eta jakin izan dugunez, garai batean harri-xaflak ere erabiltzen ziren. Tokian toki itxura ezberdinak hartzen dituzte.

Joera

Bi taulatxoak, hatzen artean heldurik, kriskitinen gisa jotzen dira.

Historia

Aita Donostiak (1952) honakoa aipatzen du: “Se las denomina arxaluak. Son también unos trozos de vajilla de barro que sirven a los niños para jugar” (302. or.).

XX. mende bukaeran, oraindik erabiltzen ziren Bizkaiko zenbait tokitan, fandango, arin-arin eta martxa doinuak laguntzeko. Durangaldean “paluek” izenarekin ezagutzen dira eta hatzekin hobeto heltzeko forma berezia izaten dute. Toki batzuetan  txaramelak eta tarrañuelas ere esaten zaie.

Erronkariko Burgi herrian ezagutu genuen halako harrizko kaskainetak jotzen zituen Carlos Zabalza.

Carlos Zabalza harrizko kaskainelak jotzen (Burgi, 1988)

Hernanin ere jaso dugu halako soinu-tresnen erabilerari buruzko informazioa, bai zurezkoak diren “tablatxoak” eta harrizkoak diren “harrizko kastañuelak”.

Hernaniko Kamilo Redondo “Katxo” tablatxoak jotzen (Hernani, 1997)

Hondarribiko kale Nagusian XIX. mende bukaeran egindako argazki batean agertzen da halako soinu-tresna jole bat, gitarra eta lautea laguntzen.

FUENTERRABIA. Calle Mayor. Tiburcio Berrotaran. Tarjeta Postal. Postal Universal.

ITURRIAK

Bibliografia

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.

DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1983.

Bestelakoak

Elkarrizketa Carlos Zabalzarekin. Burgi, 1988. Soinuenea – Fonoteka.

Irudi galeria

Bideoa

Audioa

Arxaluen joaldia. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998

Fitxa osoa