Azalpena
Bandurria pultsatutako kordofonoen familiako soinu-tresna da.
Egitura
Udare itxurako erresonantzia kaxa du, leiho batekin. Kaxatik ateratzen da giderra, traste edo koskak izan ohi dituena. Giderrak goialdean hariak afinatzeko larakoa du. Larakoaren eta zubiaren artean sei hari bikoitz izan ohi ditu tenkatuta.
Joera
Esku batekin giderra harturik, hatzekin hariak zapalduz nota ezberdinak ematen dira. Beste eskuarekin, hatzez baino maizago plektroz, hariak pultsatzen dira, bibraraztean hotsa eman dezaten.
Historia
Jesus Ramosek (1990) idatzitako artikuluan, XVIII. mendean Iruñeko San Ferminetara azaldutako soinujoleen artean honakoa ikusten dugu:
- “Juan Antonio de Andiarena - bandurria - Donamaría - 1777-78” (101. or.).
Gaur egun mota honetako harizko soinu-tresnak eta errondaila edo estudiantina gisako taldeak urriak badira ere, beste garaietan garrantzizkoak izan dira Euskal Herrian. Oraindik ere, besteak beste, Bizkaiko kostaldeko Lekeition (Estudiantina) eta Mundakan (Atorrak), zein Nafarroako Erribera aldean entzun ditzakegu halakoak. Erriberan mantendu da bizien halako musika taldeen erabilpena, berezko izaerarekin eta herriko kulturarekiko loturarekin, joten laguntzaile bezala, adibidez.
ITURRIAK
Bibliografia
DONOSTIA, Aita. (1951). Música y Músicos en el País Vasco. Biblioteca Vascongada de los Amigos del País. San Sebastián. Obras Completas del P. Donostia. (II.liburukia) Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca.
RAMOS, Jesus. (1990). Materiales para la elaboración de un censo de músicos populares de Euskal Herria, a partir de los instrumentistas llegados a Iruñea en el Siglo XVIII. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra (55. zk., 91-138). Iruñea: Institución Principe de Viana.
Diskografia
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.
LEKEITIOKO ESTUDIANTINA. (1983). Aratuste Alai. IZ-185.
Bideoak
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.
Irudi galeria
Audioa
Nafar jotetako sarrera instrumentala. Lasarteko Errondaila. Lasarte, 1999.
Fitxa osoa
- Zenbakia:
- 84
- Klasifikazioa:
- Kordofonoak -> Puntzatua (behatz edo puaz)
- Oharrak:
- Bandurria