Azalpena

TURUTA

Kanabera hodi batekin haurrei egiten zaien alboka-klarinete gisako hots jostailua da.

Mihiaren muturra ahoan sartu eta haizea bota behar da. Notak emateko zuloak itxiz eta irekiz doinuak osatzen dira.

Lau zulotako kanaberazko turuta. JMBA Bilduma, 1078 zk. (Arg.: Soinuenea)

Lau zulotako kanaberazko turuta. JMBA Bilduma, 1078 zk. (Arg.: Soinuenea)

TURUTA BIKOITZA

Orioko Jose Peña Gozategik esaten zuenez, halako turutak egiterakoan, tarteka bi kanabera tutuko turutak egiten ziren, bata zuloekin eta bestea zulorik gabe.

Bi tutu dituen turuta. JMBA Bilduma, 701 zk. (Arg.: Soinuenea)

Bi tutu dituen turuta. JMBA Bilduma, 701 zk. (Arg.: Soinuenea)

Haurra turuta-klarinetea jotzen (Arg.: JMBA)

Haurra turuta-klarinetea jotzen (Arg.: JMBA)

TAILERRA: KLARINETE GISAKO KANABERAZKO TURUTA

 

Historia

Gari zuztar, olo zuztar eta artalorearekin haurrentzat egiten ziren bestelako turuten modukoak dira, klarinete sinple hauek.

Baxenabarreko Landibarren antzararen lumen tututxoarekin egiten omen zituzten halako klarinete motako turutak1.

 

OHARRAK

1 Landibarreko Manex Pagolak ezagutu zuen haurtzaroan antzararen lumarekin egindako turuta mota hori, Oiartzunen, 2014/09/12an kontatu zigunez.

ITURRIAK

Bibliografia

BARRENETXEA, José Mariano. (1976). Alboka - Entorno Folklórico. Lekaroz (Nafarroa): Archivo P. Donostia.

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Juguetes sonoros. Seminario de Folklore Musical Infantil. Oiartzun.

(2002). Folklore musical Infantil, III. Didáctica de la Música, 6. Madrid: Akal.

Irudi galeria

Audioa

Turuta klarinete joaldia. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.

Fitxa osoa