Azalpena
Gari edo olo lasto edo zuztarrez eginiko turuta aerofonoen familiako soinu-tresna da.
Egitura
Gari edo olo zuztar bat hartu eta mutur bat hatzekin zanpatuz, mihi bikoitzeko pita sinple bat egiten da. Tonu aldatzeko zulotxoak egiten zaizkie. Gaur egun, edateko erabiltzen diren plastikozko lastotxoekin (pajita) ere egiten dira.
Arto-landareari kentzen zaion artalorea edo tontorrarekin ere egiten ziren haurrentzako antzeko hots-tresnak.
Joera
Ahoan sartu eta haizearen eraginez hotsa ematen du. Haize presioaren arabera eta zuloak ixten eta irekitzen tonu desberdinak lortzen dira eta horietaz baliatuz, doinu sinpleak jo daitezke.
Historia
Haurrentzat egiten zen hots-jostailu bat dugu turuta hau. Besteen artean, Orioko Jose Peñak (1909. urtean jaioa) eman zigun honi buruzko informazioa. Aitak egiten zizkion Joseri bere haurtzaroan halako turutak (Beltran, 1996, 78. orr.).
Juegos infantiles en Vasconia liburuan (Etniker, 1993) ikus daitekeenez, halako turutak Euskal Herriko toki askotan erabiltzen ziren: Bizkaiko Bermeon eta Galdamesen, Nafarroako Allo eta Tuteran, Arabako Gaubea-Valdegovían (693. or.).
ITURRIAK
Bibliografia
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.
ETNIKER. (1993). Juegos infantiles en Vasconia. Etniker Euskalerria. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Irudi galeria
Audioa
Gari zuztarrezko turuta joaldia. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.
Fitxa osoa
- Zenbakia:
- 48
- Klasifikazioa:
- Aerofonoak -> Mihiak -> Bikoitza (oboea)
- Oharrak:
- TURUTA (stalk of wheat or oats)