Azalpena
Tronboia aerofonoen familiako soinu-tresna da.
Egitura
Metalezko hodi zilindrikoa du, bueltetan bildurik. Mutur batean ahokoa du eta bestean hotsa handitzen duen kanpai gisako zabalgunea. Tonu aldaketarako bi sistema ezberdinetakoak egiten dira. Pistoidunak hiru pistoi ditu eta hauek sakatuz aldatzen dira tresnak ematen dituen notak. Barakoak hodi bat bestean sartuaz eta atereaz, tresnaren luzera aldatuz tonu aldaketak egiten ditu. Gure herri musikan arruntenak hiru pistoikoak izan dira.
Joera
Bi eskuekin heltzen da. Ahokoa ezpainetan jarririk haizea botatzen da ezpainak bibraraziz.
Historia
Metalezko soinu-tresna hauek mota desberdinetako taldeak osatu dituzte eta aspaldidanik aritu dira Euskal Herriko eskualde guztietako herri jai eta festetan dantza eta doinu ezberdinak jotzen.
Tronboiaren presentzia garrantzizkoa izan da Euskal Herriko musika bandetan XIX. mende bukaeratik aurrera eta ondoren sortutako orkestina, fanfarre eta txaranga gisako musika taldeetan.
Folklore mailan ezagunenak, Lapurdi eta Baxe Nabarreko dantzetakoak izan dira.
ITURRIAK
Bibliografia
SAGASETA ARIZTEGI, Migel Angel. (1977). Danzas de Valcarlos; Luzaideko Iantzak. Pamplona: Diputación Foral de Navarra.
(2011). Luzaideko ddantzak. Bilbo: Herritar Berri-Astero; Baigorri-Gara.
Diskografia
RAMUNTCHO, Orchestre ( ): Bal champêtre. Au Pays Basque. Nº 2 Agorila. P.M. 33-6.
( ): Irrintzina. Agorila. AG 70-14.
( ): Bal champêtre. Au Pays Basque. Agorila. AG. 70.02.
Irudi galeria
Audioa
Zazpi jauzi. J. L. Aristi. Hernani, 1999.
Fitxa osoa
- Zenbakia:
- 66
- Klasifikazioa:
- Aerofonoak -> Ezpain bibrazio (tronpeta) -> Kromatikoak
- Oharrak:
- TROMBONE