Azalpena

Tronpeta aerofonoen familiako soinu-tresna da.

Egitura

Metalezko hodi zilindrikoa du, bueltetan bildurik. Mutur batean ahokoa du eta bestean hotsa handitzen duen kanpai gisako zabalgunea. Tonu aldaketarako hiru pistoi ditu. Hauek sakatuz aldatzen dira tresnak ematen dituen notak.

Joera

Bi eskuekin hartzen da. Ahokoa ezpainetan jarririk haizea botatzen da ezpainak bibraraziz.

Historia

Metalezko pistoidun soinu-tresna hauek mota desberdinetako taldeak osatu dituzte eta aspaldidanik aritu dira Euskal Herriko eskualde guztietako herri jai eta festetan dantza eta doinu ezberdinak jotzen.

Tronpetaren presentzia garrantzi handikoa izan da Euskal Herriko musika bandetan XIX. mende bukaeratik aurrera eta ondoren sortutako orkestina, fanfarre eta txaranga gisako musika taldeetan.

Folklore mailan ezagunenak, Lapurdi eta Baxe Nabarreko herri dantzetako musika taldeetakoak izan dira.

ITURRIAK

Bibliografia

SAGASETA ARIZTEGI, Migel Angel. (1977). Danzas de Valcarlos; Luzaideko Iantzak. Pamplona: Diputación Foral de Navarra.

(2011). Luzaideko ddantzak. Bilbo: Herritar Berri-Astero; Baigorri-Gara.

Diskografia

RAMUNTCHO. (-). Bal champêtre. Au Pays Basque. Nº 2 Agorila. P.M. 33-6.

(-). Irrintzina. Agorila. AG 70-14.

(-). Bal champêtre. Au Pays Basque. Agorila. AG. 70.02.

Irudi galeria

Audioa

Fitxa osoa